UNITATEAK NOLA ERABILI

Webgunearen goiburuan, hasierako orriaz gain, material pedagogiko honen osagarriak “mundu-mapa” atalean aurkituko dituzue; eta baita irakasleek kontsultatzeko gida didaktikoak ere. Unitate bakoitzak bere gida dauka eta horiek ere saretik deskargatzeko moduan daude. Gida horietan, jarduerak gauzatzeko azalpenak aurkituko dituzue, eta baita irakaslearentzako informazio osagarria ere. 

Unitate bakoitzak 3 fase ditu: hasierako fasea, garapen-fasea eta amaierako fasea. 

Hasierako orrian, materialaren gaineko informazioa topatuko duzue: erabiltzeko jarraibideak, eta egitasmoaren nondik norakoak. Egitasmoaren nondik norakoak atalean sartuta, material hau zer helbururekin sortu dugun jakingo duzue; metodologiari buruzko informazioa, helburu didaktikoak eta edukiak ere aurkituko dituzue. 

Unitateak lantzen hasteko, munduko mapan nahi duzuen kontinentearen gainean klik egitea besterik ez duzue. Aukeratutako unitatean sartzean, haren egitura agertuko zaizue orriaren goialdean, eta fase bakoitzaren gainean sakatuta, fase hori aurrera eramateko egin beharreko jarduerak aurkituko dituzue. Dena den, jarduerak bata bestearen jarraian egitea aholkatzen dizuegu, ikasi beharreko ezagutzak modu egokian jaso ahal izan ditzazuen. Batetik bestera pasatzeko, hurrengo jarduerara eramango zaituzten botoia sakatu beharko duzue. 

Asmoz logotipoa
Landarbaso abesbatza logoa
Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila logoa

Ikasmaterialak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean daude.